Maiz egiten diren galderak

G: Zein da eskola-jazarpenaren aurkako KiVa programaren oinarrian dagoen ideologia?

E: Jazarpena taldeko fenomenoa da.Beraz, programaren helburu nagusia da jazarpena prebenitzea hura gertatu aurretik, taldeko arauetan eraginez eta haur guztiengan era konstruktiboan jokatzeko, jazarpena ez bultzatzeaz arduratzeko eta ikaskide kalteberak babesteko gaitasuna eraikiz. Prebentiboa ez ezik, esku-hartzailea ere bada KiVa, eta jazarpena gertatzen denean hari aurreko egiteko jarraibide argiak ditu.

 

G: Gure eskola KiVa eskola bihur al daiteke?

E: Bai, KiVa eskola bihur zaitezkete. Lehenik eta behin, gurekin harremanetan jarri kontaktu-orriaren bidez.

 

G: Zer kostu ditu KiVa eskola bihurtzeak?

G: Zer material daude KiVa-n?

E: KiVa-n askotariko materialak daude.Material guztiak bi adin-talderentzat diseinatu dira, eta horren arabera banatuta daude: 1. unitatea 6 eta 9 urte artekoentzat da, eta 2. unitatea 9 eta 12 urte artekoentzat. Unitate bakoitzak irakasle, ikasle eta gurasoentzako materiala du; besteak beste, irakaslearen gidaliburua, ikasleen ikasgaiak, gurasoen gida, aurkezpeneko grafikoak, bideoklipak, online jokoak eta jarraipena egiteko online baliabideak.

 

G: Norenak dira eskola-jazarpenaren aurkako KiVa programaren eskubideak?

E: Eskola-jazarpenaren aurkako KiVa programaren eskubideak Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioarenak dira. Turkuko Unibertsitateak (eta lizentzia duten kideek) programa Finlandiatik kanpo ezartzeko eskubide esklusiboa du. Kide diren antolakundeei KiVa produktuak merkaturatu, banatu eta saltzeko eta programarekin lotutako ezagutza erabiltzeko eskubidea aitortzen zaie, programa lizentzia-hitzarmenean zehaztutako lurraldean ezartzeko.