PRIBATUTASUN POLITIKA

TRATAMENDUAREN HELBURUA

KiVa Antibullying Program®, Bullying-aren aurkako KiVa programa, ikastetxean esku hartze integrala egiteko programa bat da, Turkuko Unibertsitatean garatu dena. Derrigorrezko hezkuntza eskaintzen duen edozein ikastetxek eman dezake izena programan, baldin eta gaur egun KiVa programa eskura duen herrialderen batean badago. Parte hartzen duten ikastetxeetan eta haien erabiltzaileengandik bildutako erabiltzaileen datuak Turkuko Unibertsitateak (Finlandia) duen erabiltzaileen erregistroan sartzen dira.

TRATAMENDUAREN XEDEA

Datu pertsonalak tratatzeko oinarria tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa da.

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA HARREMANETARAKO DATUAK

Pribatutasun politika honek barne hartzen du Turkuko Unibertsitateak kudeatzen duen erregistroa.

Bullying-aren aurkako KiVa programa, Psikologia eta Hizkuntzaren Patologia Saila, 20014 Turkuko Unibertsitatea, Finlandia. Helbide elektronikoa: kiva@kivaprogram.net

KiVa programak hainbat online zerbitzu eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Baliteke zerbitzu horiek erabiltzeagatik beste pertsonen erregistro bat sortzea, beste arduradun batekin (adibidez, dagokion trebakuntza-hornitzailean edo ikastetxean). Zerbitzu horiei dagokien datuen babesa jarraian azaltzen da zehatz-mehatz.

BEZEROEN ERREGISTROA

KiVa programaren erabiltzaileekin bezeroen erregistroa osatzen da. Erregistro horretan, ikastetxeetako zuzendarien eta koordinatzaile / harremanetarako pertsonen telefono zenbakiak eta helbide elektronikoak gordetzen dira, eta komunikazio ondorioetarako tratatzen dira.

WEBGUNEA ETA INTRANETA

www.kivaprogram.net webguneak ez du erabiltzaileen datu pertsonalik gordetzen eta ez da cookierik aplikatzen (ikus salbuespena beherago, “Google analytics” atalean). KiVa programaren erabiltzaile taldeek Intranet KiVa izeneko eremu mugaturako sarbidea dute, helbide honetan: https://intra.kivaprogram.net/login/. KiVaren intranetera konektatzen diren erabiltzaileen kasuan, IP helbidea eta bisitaren ordua gordetzen dira.

COOKIEAK

KiVaren intranetak guztiz beharrezkoak diren cookieak baino ez ditu aplikatzen. KiVaren intraneteko erregistro datuak 24 hilabetez gordetzen dira eta automatikoki ezabatzen dira epe hori igaro ondoren.

GOOGLE ANALYTICS

Erabiltzaileen maiztasuna Google Analytics-en bidez monitorizatzen da, KiVa programaren webguneko honako azpiorri hauetan:

https://espanaes.kivaprogram.net/

https://espanaandorra.kivaprogram.net/
https://espanaeusk.kivaprogram.net/
https://intra.kivaprogram.net/login/

Google Analytics-ek monitorizatutako erabiltzaileen jarduerak hemen daude azalduta: https://support.google.com/analytics/topic/3544907?hl=en&ref_topic=10094551

 

KIVAREN INTRANETEKO ERABILTZAILE TALDEAK ETA DATUEN TRATAMENDUA

KIVAN ERREGISTRATUTAKO IKASTETXEEN ERABILTZAILE TALDEAK

KiVan erregistratutako ikastetxeetako langileak ikastetxe bakoitzari dagokion sarbide-baimenarekin sartzen dira KiVaren intranetera. Erabiltzaile horien IP helbidea eta bisitaren ordua gordetzen dira.

KOORDINATZAILE MAILAKO ERABILTZAILEAK

Ikastetxeetako zuzendariak eta KiVaren koordinatzaileak / harremanetarako pertsonak erabiltzaile ID pertsonal batekin sartzen dira KiVaren intranetera. Koordinatzaileentzat berariazko erabiltzaile‑identifikatzaileak erabiltzen direnez, zuzendariek eta koordinatzaileek beren ikastetxeko harremanetarako informazioa eta erabiltzaile kontuak ikusi eta eguneratu ditzakete. Erabiltzaile horien kasuan, honako datu hauek gordetzen dira: IP helbidea, posta elektronikoko helbidea, ikastetxea, bisitaren ordua eta ikastetxeko informazioan eta/edo erabiltzaile kontuetan egindako aldaketei buruzko erregistro datuak. Koordinatzaile baten identifikatzailea kentzeko, mesedez, idatzi helbide honetara: kiva@kivaprogram.net. Ikastetxetik bereizi diren koordinatzaile mailako identifikazioak (eta, hortaz, inolako ikastetxeri lotuta ez daudenak) automatikoki ezabatzen dira datu basetik 24 orduren buruan.

Koordinatzaile mailako kontuak sistematik automatikoki ezabatuko dira 18 hilabete baino gehiagoan aktibo egon ez badira.

AKTIBATU GABEKO KOORDINATZAILEEN KONTUAK EZABATZEA

Koordinatzaile mailako erabiltzaile baten helbide elektronikoa sisteman lehenengoz gehitzen denean, aktibatzeko esteka bat jasotzen dute. Jabeak ez badu kontua 30 eguneko epean aktibatzen, automatikoki ezabatzen da erabiltzaileen datu basetik.

Ikastetxeetako zuzendarien eta/edo koordinatzaileen harremanetarako datuak ikastetxearen profilean ere ikus daitezke, eta ikastetxeetako koordinatzaileek horietarako sarbidea eta edizio eskubideak dituzte. Langile ohien harremanetarako datuak ezabatzeko, ikastetxeek beraiek eguneratu dezakete informazioa, edo  kiva@kivaprogram.net helbidearekin harremanetan jarri.

DESAKTIBATUTAKO IKASTETXEETAKO ERABILTZAILEEN KONTUAK EZABATZEA

Ikastetxeek programa erabiltzeari utzi nahi diotenean, haien erabiltzaile kontuak eta harremanetarako informazioa sistematik ezabatu egiten dira. Dena den, ikasleei eta langileei egindako inkesten datu anonimoak sisteman gordetzen dira etorkizunean erabili ahal izateko.

KIVAREN TREBATZAILE AKREDITATUAK ETA BAZKIDE BAIMENDUAK

KiVaren trebatzaile akreditatuen eta bazkide baimenduen kasuan, honako datu hauek gordetzen dira: IP helbidea, bisitaren ordua, erakundearen izena eta posta elektronikoko helbidea. Datu pertsonalak ezabatu egiten dira interesdunen lankidetza amaitzen denean edo pertsonak bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatzen duenean.

EZTABAIDA FOROA

KiVa trebatzailearen edo bazkide baimenduaren mailako IDa duten erabiltzaileak eztabaida foroan sar daitezke. Foroan sartzeko honako datu pertsonal hauek behar dira: erabiltzailearen izena, helbide elektronikoa eta ordezkatzen duen ikastetxe edo erakundearen izena. Erabiltzailearen datuak hark zerbitzura konektatzen jarraitzen badu soilik gordetzen dira. Erabiltzailearen datuak ezabatu egingo dira bi (2) urtez aktibo ez badago edo ezabatzeko eskatzen badu. Erabiltzaileen datuen segurtasun kopiak hamabi (12) hilabetez gordetzen dira datuak ezabatzen direnetik. Txatean idatzitako iruzkin guztiak foroan gordetzen dira eta ez dira ezabatzen.

IKASTETXEAREN ERREGISTRO-INPRIMAKIA ETA BAZKIDEEN FORMULARIOA

Webguneko kastetxearen erregistro-inprimakia informazioa (igorlearen izena eta helbide elektronikoa) eta bazkidearen formulariokoa (igorlearen izena, helbide elektronikoa, erakundearen/enpresaren izena) sisteman gordetzen dira. Bullying-aren aurkako KiVa programan parte hartzeko baimenak ematen dituzten bazkideek webgunea erabiltzen dute, programan interesatuta daudenen harremanetarako datuak jasotzeko (igorlearen izena, helbide elektronikoa eta ikastetxearen izena). Urtebetez (1) gordetzen dira, bai kastetxearen erregistro-inprimakia datuak, bai bazkideen formularioaren bidez jasotako harremanetarako datu pertsonalak.

KIVA JOKOAK

Ikasleak 1. KiVa jokoan, 2. KiVa jokoan edo Pulmikas jokoan erabiltzaile gisa konektatzen direnean, Turkuko Unibertsitatean ez da haien datu pertsonalik prozesatzen. Hala ere, 2. KiVa jokoaren kasuan, erabiltzaileen izena, jokalarien aurrerapena eta IP helbidea zerbitzuan gordetzen dira. 2. KiVa jokoaren erabiltzaileen kudeaketak (ikastetxeko langileek soilik egin dezakete) ikastetxeko KiVa taldearen edo bere kideen helbide elektroniko bat edo gehiago izateko aukera ematen du. Horrela, ikasleek jazarpena salatu dezakete, eta zuzenean irits daitezke ikastetxeko KiVa taldearengana 1. eta 2. jokoak erabiliz. Ikastetxeko langileek gehitu eta ken ditzakete helbideak. Turkuko Unibertsitatea da informazio horren tratamenduaren arduraduna. 2. KiVa jokoak jokalarien eta erabiltzaileen izenen erregistro bat ere sortzen du, eta datu horien tratamenduaren arduraduna ikastetxea da. Turkuko Unibertsitatea da, beraz, datuen tratamenduaren arduraduna. 1. KiVa jokoan eta 2. KiVa jokoan erregistroaren datuak gordetzen dira jokalari kopuruaren jarraipena egin ahal izateko.

Egoera arazotsuren bat konpontzeko beharra sortzen denean, dagokion ikastetxeko langileek, herrialdean baimendutako erakunde bazkidetuek, zerbitzu hornitzaileak (A1 Media Oy) eta Turkuko Unibertsitateko bullying-aren aurkako KiVa programako kide jakin batzuek izango dute sarbidea jokoekin lotutako ikastetxeen datu zehatzetara (erabiltzaileen zerrenda eta erregistro datuak ikusi ahal izango dituzte).

IKASLEEN ETA LANGILEEN INKESTAK

KiVa programan izena eman duten ikastetxeetako ikasleei eta langileei online inkesta anonimoak eskaintzen zaizkie. KiVaren urteko inkestei erantzun ahal izateko ez da datu pertsonalik biltzen. Erantzunak Turkuko Unibertsitateko zerbitzarian gordetzen dira, inkesta zein egunetan, ordutan eta zein hizkuntzatan bete zenaren informazioarekin batera. Inkesta zerbitzuen hornitzailearen (Anders Innovation), informatika zerbitzuen eta Turku Unibertsitateko KiVa programaren kide hautatuek dute inkestako datuetarako sarbidea. Inkestetako datuak etorkizuneko ikerketetarako gordetzen dira. Ikastetxeen ardura da gurasoei aldez aurretik jakinaraztea KiVaren inkestak egingo direla, eta baita inkestak eskolan egiteko baimena eskatzea ere, tokiko legeek eta araudiek eskatzen dutena betez.

DATU PERTSONALAK JASOTZEN DITUZTEN TALDEAK

Bullying-aren aurkako KiVa programak laguntza eta/edo zerbitzuak ematen dituzten hirugarrenekin lan egiten du. Geniem Oy Turkuko Unibertsitateko zerbitzariaren administratzaile teknikoa da, eta zerbitzari horretan gordetzen dira ikasleek eta langileek KiVa inkestetan emandako erantzunak. Finlandiako KiVa programako kide jakin batzuk, Turkuko Unibertsitateko informatika zerbitzuak eta Geniem Oy sar daitezke inkesten erantzunen erregistrora. Talde horiek inkestetako datuak prozesatzen dituzte, zerbitzu egokia mantentzeko eta bermatzeko.

KiVa programaren bezeroen erregistroa Amsterdameko zerbitzari batean dago. Bertan, ikastetxeetako zuzendarien eta koordinatzaileen / harremanetarako pertsonen datuak, haien harremanetarako informazioa eta intraneteko erabiltzaileen ID guztiak daude. Geniem Oy arduratzen da datu horien administrazio teknikoaz. Datuak administratzeak, hala eskatzen denean, datuak kudeatzea, editatzea, erabiltzea eta ezabatzea hartzen du barne.

KiVa jokoen (1. KiVa jokoa eta 2. KiVa jokoa) erregistro datuak ez zaizkie EBtik edo Europako Ekonomia Erkidegotik kanpoko hirugarrenei transferituko, ezta zabalduko ere.

Erregistratutako datuak ez dira erabiliko erabaki automatikoak hartzeko edo profilak egiteko.

DATU PERTSONALEN KATEGORIAK

Zerbitzua erabiltzeak erregistro sarrerak sortzen ditu, informazioaren segurtasuna eta zerbitzuaren garapen teknikoa bermatzeko, bai eta akatsak detektatzeko, prebenitzeko eta ikertzeko ere (Informazioaren Gizartearen Kodea (917/2014), 138., 141. eta 144. artikuluak). Erregistroak helburu horietarako beharrezkotzat jotzen den denboraz gordetzen dira, eta ez dira beste ezertarako erabiltzen.

DATUETARA SARTZEKO ESKUBIDEA, ZUZENTZEKO ESKUBIDEA, EZABATZEKO ESKUBIDEA, MURRIZTEKO ESKUBIDEA, AURKARATZEKO ESKUBIDEA

Erregistratutako erabiltzaileek eskubidea dute tratamenduaren arduradunari bere datu pertsonaletara sartzeko, datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, edo horien tratamendua mugatzeko eskatzeko, bai eta aurkaratzeko ere. Edozein erabiltzaile kontu edo harremanetarako datu ezabatzeko, jarri harremanetan kiva@kivaprogram.net helbidea erabiliz.

AGINTARITZA ARAUTZAILEAREN AURREAN ERREKURTSOA JARTZEKO ESKUBIDEA

Erregistratutako erabiltzaileek eskubidea dute agintaritza arautzaile baten aurrean erreklamazioak aurkezteko.

DATUEN BABESAREN ARDURADUNA

Turkuko Unibertsitateko datuen babesaren arduradunaren harremanetarako datuak; helbide elektronikoz: dpo@utu.fi

Turkuko Unibertsitateko datuen segurtasunaren deskribapena helbide honetan ikus daiteke: https://www.utu.fi/en/privacy/data-security-description