KiVa eraginkorra da

KiVaren eraginkortasuna ziurtatzen duten froga zientifiko ukaezinak

Hamarkadetan zehar bullying-aren fenomenoa eta bere mekanismoak aztertzen aritu izan diren adituek garatu dute KiVa. Christina Salmivalli doktore eta katedraduna eta Elisa Poskiparta doktore eta ikerlari berezia daude taldearen buruan. Turkuko Unibertsitatekoak dira biak (Finlandia).

Ez dago Finlandia osoan martxan jarri aurretik zein martxan jarri ondoren KiVa bezain modu zorrotzean aztertua izan den bullying-aren aurkako programarik. Programak norberak zein ikaskideek salatutako bullying kasuak eta biktimizazioa nabarmen murrizten dituela erakutsi du.

Finlandiako datuen arabera, programa lehen aldiz martxan jarri eta urtebetera, bullying mota guztiak nabarmen murriztu zituen. Bullying-a jasandako ikasleen % 98k esku-hartzearen ostean haien egoera hobetu egin zela adierazi zuten. Aurrekoaz gain, programak ikastetxearekiko atxikimenduan, motibazio akademikoan eta eskola-emaitzetan ondorio positiboak izan zituela adierazi zen. KiVak antsietatea eta estresa ere murrizten ditu eta eragin positiboa du ikasleek gainerako ikaskideekin duten giroaren pertzepzioan.

Azterlan ugarik erakutsi dute KiVa beste herrialde batzuetan ere eraginkorra izan dela. Zenbait herrialde eta eskualdetan KiVaren inguruko ikerketa egin da, Herbehereetan, Estonian, Italian eta Galesen esaterako, eta toki horietan ere emaitza positiboak izan ditu programak.

KiVa programak Delinkuentziaren Prebentzioaren Europako Saria irabazi zuen 2009an, Artikulu Onenaren Gizarte-politika Saria 2012an eta Finlandia mailako lau Sari Nazional, 2008an, 2010ean, 2011n eta 2012an. 

Irakurri KiVa programaren eraginkortasunaren inguruan egindako azterlanen informazio gehiago ingelesez hemen.