Ikastetxeetarako materiala

KiVa programa ikastetxeetarako erreminta-kaxa izan behar da.

KiVak erabiltzeko prest dauden material ugari eskaintzen ditu irakasleentzat. Programaren muina bullying-ari aurrea hartzean datza: denetarik eskaintzen diegu azken erabiltzaileei, ikasketa-planetatik hasi eta power point aurkezpenetaraino. Honako hauek barne hartzen ditu gure materialak:

  • Irakasleentzako gidaliburua
  • Bideoak
  • Online jokoak
  • Gurasoentzako gidaliburua
  • Gurasoentzako informazio-gutunak
  • Ikasleei, gurasoei eta langileei aurkezteko grafikoak
  • Ikasleentzako eta langileentzako online inkestak
  • Txalekoak, posterrak