KiVa ikastetxe bihurtu

KiVa ez da urtebeterako proiektua izateko sortu, ikastetxeak bullying-aren aurka egiten duen lanaren etengabeko zatia izateko baizik.

Ikastetxeek bullying-ari aurrea hartzeko eta bullying kasuetan esku hartzeko tresna da KiVa eta ikerketan oinarrituta dago. KiVa programarekin bat egin nahi dugu!

 

KiVa ikastetxeek prozedura espezifiko bat jarraitzen dute bullying-ari aurrea hartzeko eta esku hartzeko.  KiVa zera da…

  • Bullying-aren aurkako eskolak maila zehatz batzuetarako, haurrentzako jarduera dibertigarriak, eginez ikastea, taldekako prestakuntzan oinarritzea
  • Ikastetxe osoa bullying-aren aurkako lanean sartzea, bullying-aren eta bere ondorioen inguruan kontzientziatuz
  • Ikasleei, gurasoei eta eskola-komunitate osoari informazioa ematea
  • Esku hartzeko eredu argia eskaintzea bullying kasuak agertzen direnerako
  • Langileentzako prestakuntza
  • Ikastetxearen egoeraren eta emaitzen jarraipena egiteko inkestak urtero

 

KiVa ikastetxe bihurtzeko pausoak

  • Lehenik eta behin, jarri harremanetan gurekin, gehiago jakiteko
  • Eman izena programan
  • Jaso irakasleentzako prestakuntza eta laguntza gure KiVa prestatzaile baimenduengandik
  • Bete oinarrizko inkesta
  • Hasi programa zure ikastetxean aplikatzen